Motxila txikia dugu
Libre izateko eta zu ere libre izaten laguntzeko. Urte luzetan komunikazioaren sustrai eta adarretan ibilitakoak. Arituan adituak gara. Esperientzia guztietan gazte, haien baturan heldu. Hamaika istorio bizi eta hamaika historiako subjeku.
Ez dugu lehiakiderik
Konpetentzian ez dugu lehiakiderik, lagunak baizik: horregatik lagun ditugu sortzaileak, diseinatzaileak, programatzaileak, ilustratzaileak eta baita komunikazio zuzendariak ere.
Egiteko bat dugu
Gure asmoa bat eta bakarra da: gu bezain txiki edo handi den herri honetan aritu, haritu eta asebete. Konbentzituta gaude ia ezinezkoa dela herrigintza egitea kalitatezko komunikaziorik gabe.